Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua, Ana Oregi, Bilboko Portuko instalazioetan izan da, eta interesa erakutsi du karga-jardueran eta portuak Arku Atlantikoko portu-azpiegitura handienetako bat— hedatzeko dituen aukeretan.
Bilboko Portuko Agintaritzako lehendakari Asier Atutxak lagunduta, Oregik zehatz-mehatz ezagutu du portuko kaietako jarduerari lotutako askotariko enpresen lan-sistema.
Zerbitzu-ontzi txiki batean, eta Antonio Aiz eta Josean Galera sailburuordeekin batera, portuko zenbait instalaziotan izan da sailburua.