Bilboko Portuko Agintaritzako ordezkariek eta ibaiertzeko bederatzi udalerrik (Barakaldo, Bilbo, Erandio, Getxo, Leioa, Portugalete, Santurtzi, Sestao eta Zierbena) osatzen dute fundazioa. Proiektu hauek lagunduko ditu diruz fundazioak, patronatuko kideek hala proposatuta: Barakaldon. Ibilbide gidatuak, historikoak eta ingurumen-alorrekoak, itsasadarreko industriaren iragana eta oraina (eta udalerria bera) ezagutzeko. Ezagutu Barakaldo ekimenekoa da proiektu hori, Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sustatua eta Ortzadar enpresak antolatua. Besteak beste, hau eskaintzen du: zeharkaldi bat, itsasontziz, Barakaldoko industria-eremua ikusteko, Kadagua ibaiaren bokaletik hasi eta Nerbioiren bokaleraino, Abrako badian. Bilbon. Stand up paddle (SUP) modalitatearen erabilera eta praktika, eta Bwaters kirol-taldeak SUP-eskola bat sortzea. Halaber, arrauna ezagutzea eta praktikatzea, eta, horretarako, Deustu arraun-elkarteak arraunean hasteko eskola bat martxan jartzea. Bi proposamen horien xedea da Bilboko Itsasadarra sustatzea eta dinamizatzea, han egiteko egokiak diren bi kirol-jardueraren bidez. Erandion. Piraguak uzteko doako zerbitzua, RKAbenturak eskainia, Erandioko kaian. Getxon. Espainiako Laser Erradialeko Txapelketa, Real Club Marítimo del Abra-Real Sporting Club elkarteak antolatua; eta Areetako Bandera estropada eta ARC2 traineru-liga, Raspas del Embarcadero arraun-elkarteak antolatua. Leioa. Udondoko zubiko ondare-balioa hedatzea, ikusgarritasunari, informazioari eta trebakuntzari dagokienez, tresna hauen bidez: sare sozialak, kultura-gela, udal-aldizkaria, Udalaren webgunea, informazio-panela eta ikastetxeetarako koaderno didaktikoa. Portugalete. Portugaleteko XXXIII. Bandera, San Miguel Ligakoa, San Nicolás arraun-elkarteak antolatua. Santurtzi. Itsasontzi turistikoetarako pantalan bat instalatzea Santurtziko kai nautikoan. Sestao. VI. Arnbilamp Bandera, San Miguel Ligakoa, Traineru Taldeen Elkartearekin antolatua, Kaiku arraun-elkartearen laguntzarekin. Zierbena. Doako ikastaroak arraunketan hasteko eta hobetzeko, Zierbena AEren lankidetzarekin; urpean igeri egiten hastea, Zierbena “ltxas Dive” urpekaritza-elkartearekin; eta kultura-jarduerak, tailerrak (arrantza, flora eta fauna, argazkilaritza, historia eta barri buruzkoak) egitea.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaintzeko.
Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.
Pribatutasun orrietan eta cookietan duzu informazio guztia.