Ostiral honetan, hilak 13, bi gurutzaontzik eta 4.500 turistak egingo dute bat Bilboko Portuko Getxoko terminalean.
Batetik, Celebrity Cruises nabigazio-enpresaren Celebrity Infinity gurutzaontzia (Royal Caribbean-eko kidea da enpresa hori) gaur, osteguna, goizeko 7etan, porturatu da. Arroxelako portutik (Frantzia) iritsi da, eta 2.148 bidaiari ekarri ditu, gehienak ingelesak eta estatubatuarrak. Ontzia 294 metro luze da, Willie Ibéricak kontsignatua, eta gurutzaontzien kaian atrakatuta emango du gaua. Handik, Vigora abiatuko da ostiralean, hilak 13. Gurutzaontzi honek, zeinak ardoaren inguruko ibilbide turistikoak egiten baititu, lehen aldiz egin du eskala Euskadin, eta beste hiru aldiz ere etorriko da (eta hemen emango du gaua) 2013an. Haren bikia, Celebrity Constellation, iaz izan zen hemen, eta aurten ere etorri da.
Ostegunean, hamazortzi autobus aterako dira terminaletik, eta sei ostiralean, bidaiariek Euskadiko hainbat leku bisita ditzaten. Gehienak Guggenheim Museora edo Arabako Errioxako upeltegietara joango dira.
Bestalde, Grand Mistral gurutzaontzia (Iberocruceros konpainiakoa) 216 metro luze da, Bergé Marítimak kontsignatua da, Doverretik dator, eta ostiralean porturatuko da, 9:30ean. Egun berean abiatuko da, 17:00etan, Lisboara. Bilboko Portura heltzean, 1.392 bidaiari porturako dira, eta beste 992 ontziratuko. Aurtengo urterako aurreikusiak dituen bi eskaletatik bigarrena da. Iberocruceros izan zen Bilbo ontziratze-portutzat erabiltzea erabaki zuen lehen konpainia (2010ean).