Urriaren 15ean, MacAndrews-ek optimizatu egingo du Scan Baltic zerbitzu erregularra, astero Iberiar penintsula —Bilboko Portutik— eta Baltikoa lotzen dituena. Ibilbide berriaren arabera, portu hauetan egingo du geldialdia: Suediako Helsingborg portua (astearteetan), Poloniako Gdynia portua (ostegunetan), Ingalaterrako Teesport (igandeetan) eta Thamesport (astelehenetan) portuak, eta Bilboko portua (ostegunetan). Bestalde, helmuga Portugal (Lisboako eta Leixoesko portuak) duen merkantzia Thamesport-en ontziz aldatuko da.
Halaber, Helsingborg Oslorekin, Stockholmekin eta Göteborgekin konektatzen dituen eguneroko tren-zerbitzuak eskaintzen jarraituko du MacAndrews-ek. Hala, barazki- eta fruta-produktuen eta salgai galkorren inportatzaileei produktuak merkaturatzeko aukera fidagarri bat ematen diete MacAndrews-en Scan Baltic zerbitzuko konexioek.
Halaber, MacAndrews-ek hainbat tren-konexio eskaintzen ditu Espainian, Bilboko portua hainbat eremurekin lotzen dutenak, hala nola Madril, Bartzelona, Sevilla, Valentzia eta Murtzia.