Jardunaldia doakoa izango da, aurrez izena emanez gero, eta haren helburua da Short Sea Shipping-ak errepideko sektoreari egiten dion ekarpenaren inguruan trebatzea, ematen dituen prestazioak hedatzea, nola erabiltzen den azaltzea eta zer abantaila dituen erakustea.
Bizkaiko Garraio Enpresen Elkartearen (Asetravi) egoitzan egingo da topaketa, eta helburua da errepideko garraiolarien trebakuntzako katebegi bat izatea, itsas intermodalitatearen prestazioak ulertzeko. Jardunaldia hauentzat da: garraiolariak / lurreko garraioaren -enpresak, operadore logistikoak, erabiltzaileak eta gai honetan interesa duten merkantzia-garraioko profesional guztiak. Informazio gehiago izateko edo izena emateko: www.shortsea.es
Bilboko portua distantzia txikiko zirkulazioetan eta itsas autobideetan espezializatuta dago. Karga lehorrean, hauek dira nabarmentzekoak, bolumenaren eta zerbitzu-kopuruaren arabera: Erresuma Batua, Belgika, Herbehereak, Errusia, Irlanda eta Finlandia.