Osagai eolikoen urteko trafikoa 600.000 m3-ra irits liteke
Bilboko Portuko Agintaritzak jabari publikoko baimen bat eman du urtebeterako Gamesa Eólica SLren alde, Bilboko Portuko eremu hedatuko A-3 kaiko lursail bat okupa dezan, merkantzia handiak —hala nola industria eolikoko osagai nagusiak eta laguntza-egiturak— kargatzeko, deskargatzeko eta biltzeko zentro logistiko bat instalatzeko.
Aurreikusten da osagai eolikoen urteko trafikoa 500.000-600.000 metro kubiko izango dela, hau da, 45 bat ontzi berri porturatuko direla.
Gamesa munduko industria eolikoko lider teknologiko global bat da; hogei urteko esperientzia du, eta 30.000 MW baino gehiago instalatuak ditu 46 herrialdetan. Bilboko Portuan ezartzearen ondorioz, kaiaren lehen lerroan egoteak ematen dituen lehiatzeko abantailak aprobetxatuko ditu enpresak. Horri esker,
logistika hobetu eta merkatua hedatu ahal izango du.
Bilboko Portua, gainera, espezialista da garraio berezietan, batez ere portuaren eragin-eremuko industrien nazioarteratze garrantzitsuaren ondorioz.