Belgikako Flandria eskualdeko enpresa-delegazio bat —Waterwegen & Zeekanaal Flandriako Kanalen Portuko Agintaritzak osatua— Bilboko Portuan izan zen, lehengo astean Bilbon egin zuen enpresa-topaketen barruan.
Bilboren eta Flandriaren artean jada egiten da trafikoa bide nabigagarriak erabiliz, eta itsas zirkulazio hori nola handitu aztertzeko balio izan du topaketa honek. Ostiralean Portuko Agintaritzarekin izandako bileran, karga-bidaltzaile belgikarrak itsas garraioko bi sistemak nola erabil ditzakeen aztertu da, eta Bilboko Portuaren aukerak erakutsi zaizkie Belgikako inbertitzaile posibleei.
Belgika osatzen duten hiru eskualdeetako bat da Flandria, eta herrialdearen aberastasun handiena biltzen du. Haren ekonomiak esportazioak eta merkataritza ditu oinarri, eta munduko per capita esportazio-tasa handiena du. Bilbon izan zen enpresa-delegazioa hainbat sektoretako enpresek osatzen dute; besteak beste, sektore hauetakoek: garraioa, garraio-kudeaketa, karga-bidalketak, dragatzeak, aholkularitza, birziklapena, kontsumo-
ondasunak eta eraikuntza-materialak.