Doako bisita gidatuak egingo ditu urriko larunbat eta igande guztietan
Bilboko Portua Europako Ondareari buruzko Jardunaldien programan sartu da, eta bisitaldi gidatuak egingo ditu euskaraz eta gaztelaniaz, urriko asteburu guztietan. Bisitak 11:00etan hasiko dira, eta Santurtziko arrantza-portuko Turismo Bulegoa izango da topalekua. Handik, autobus bat aterako da, Bilboko Portuak Santurtzin eta Zierbenan dituen kaietan barrena ibiliko dena. Izena emateko, Portuaren webgunera jo daiteke : www.www.bilbaoport.eus edo 607526544 telefono-zenbakira deitu.
Europako Ondareari buruzko Jardunaldiak herritarrek parte hartzeko jardunaldi ireki batzuk dira. Urtero antolatzen dira, 1991tik, Europako Batzordearen ekimenez eta Europar Batasunaren laguntzarekin. Udazkenean egiten dira Europa guztian, eta herritarren eta beren ondarearen arteko lotura finkatzea du helburu nagusia. Europar Batasuneko 50 herrialdek baino gehiagok hartzen dute parte ekitaldi garrantzitsu horretan. Bisita gidatuek, ibilbideek, erakusketek, kontzertuek eta era guztietako kultura-adierazpenek dei egiten diete europar guztiei kultura-ondarearen jai handi honetan elkartzera.
Bizkaia, Foru Aldundiaren eta udalen eta lurraldeko beste erakunde batzuen inplikazioarekin —hala nola Portuko Agintaritza—, 2001ean atxiki zitzaion proiektuari, lurraldean dauden baliabideak in situ interpretatuz bere kultura-ondarea ezagutarazteko. Hala, nahi da bisitariak bisitatzen duen tokiarekin identifikatzea bere burua, harekiko lotura ikustea, tokia balioestea eta haren kontserbazioa sustatzea.