BOEren 253. zenbakiko 16467 xedapeneko III. kapituluko 246-250 kapituluetan jasotzen denaren arabera:
1.- ZENBATEKO
Kaiak | Lursail irekiak | Biltegi estaliak | Lokalak eta eraikinak | Harmailak eta armamentu kaiak | |
---|---|---|---|---|---|
REINA VICTORIA | €/egun | 0,0454 | 0,0866 | 0,4574 | 0,4230 |
€/urte | 16,5710 | 31,6090 | 166,9510 | 155,3950 | |
SANTURTZIKO GAINERAKOAK | €/egun | 0,0510 | 0,0974 | 0,5146 | 0,4758 |
€/urte | 18,6150 | 35,5510 | 187,8290 | 173,6670 | |
A1, A2, A3 AZ1,AZ2,AZ3 |
€/egun | 0,0412 | 0,1065 | 0,5643 | 0,5220 |
€/urte | 15,0380 | 38,8725 | 205,9695 | 190,5300 | |
SESTAO PORTUGALETE | €/egun | 0,0357 | 0,0925 | 0,4895 | 0,4528 |
€/urte | 13,0305 | 33,7625 | 178,6675 | 165,2720 | |
LUTXANA, AXPE | €/egun | 0,0475 | 0,1230 | 0,6522 | 0,6032 |
€/urte | 17,3375 | 44,8950 | 238,0530 | 220,1680 | |
ZORROZA | €/egun | 0,0425 | 0,0858 | 0,5210 | – |
€/urte | 15,5125 | 31,3170 | 190,1650 | – |
Taula honetan idatziz jasotako prezioek hobariak izan ditzakete, hauen arabera:
- Merkantzia-mota. “Proiektu-karga” izeneko merkantziei, dimentsio eta/edo pisuagatik izen hori dutenei, % 15eko hobaria aplika dakieke.
- Okupazio-denbora. Uzten denetik jasotzen den arte igarotzen den egun-kopuruaren arabera, hobari hauek aplika daitezke:
- Lursail irekietan:
- Biltegi estalietan:
15-25 egun. % 5eko hobaria.
26-35 egun. % 10eko hobaria.
35 egun baino gehiago. % 15eko hobaria.15-25 egun. % 5eko hobaria.
26-35 egun. % 10eko hobaria.
35 egun baino gehiago. % 15eko hobaria. - Atzealdean: AZ-1, AZ-2, AZ-3, A-2 eta A-3 kaietan, kaiaren ertzetik 130 m-tik aurrera, % 15eko hobaria aplika dakieke era guztietako merkantziei, lehenengo okupazio-egunetik hasi eta azken egunera arte.
- Trafiko estrategikoak: Beren garrantziagatik estrategikotzat jo daitezkeen trafiko/merkantzia jakin batzuei Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko Legearen testu bateginean horretarako jasota dauden hobarien antzekoak aplika dakizkieke.
Hobari horiek ez dira bateragarriak elkarrekin, eta erabiltzaileak aurrez eskatzen baditu baino ezin dira aplikatu. Eskaera ondo justifikatu behar da, eta Portuko Agintaritzako Eragiketetako, Arlo Komertzialeko eta Logistikako Zuzendaritzak gainbegiratu behar du.
2.- PROZEDURA (merkantziek hartutako lekua neurtzeko irizpideak)
Merkantziek edo ibilgailuek hartzen duten lekua honela neurtuko da: gordetako merkantzia edo elementu guztien sorta barne hartzen duen laukizuzen zirkunskribatua, zeinaren bi alde kaiaren ertzarekiko paraleloak izango baitira; eta ateratzen den metro karratu kopurua dezimalik gabeko hurrengo zenbakira biribilduko da.
Antzera jokatuko da estalpeen eta biltegien kasuan, betiere haien aldeak erabiliz erreferentziatzat.
Deskarga-amaieran nahiz justu kargatu aurretik erabilitako azalera izango da kitapen-oinarria, aurreko arauan ezartzen denaren arabera.
Bagoien/Edukiontzien kasuan, gainera, okupazioa karga-aleko neurtu daiteke —horren ondorioz, okupazioa txikiagoa izango da—, eta ez da bete beharko laukizuzen zirkunskribatu bidezko neurketaren arau orokorra.
Zerbitzuaren kudeaketa eraginkorra egiteko eta arrazoizko ustiapena egiteko, azalera sortaka edo kargamentu osoaren arabera kontabilizatzea erabakiko du Portuko Agintaritzak.
Ordainketari dagokionez, merkantzia jaso ahala azalera laurdenka gutxituko da. % 25 jaso arte azalera osoa hartuko da kontuan; % 25etik % 50era bitartean jasotzen denean, % 75; % 50etik % 75era bitartean jasotzen denean, % 50; % 75etik okupatutako azalera guztia libre utzi arte jasotzen denean, % 25.
3.- ERRESERBATUTAKO DENBORA ZEHAZTEA
Biltegiratzea erreserba egin den egunetik hasi eta merkantziak eremua libre uzten duen arte kontabilizatuko da.
Erreserba hura hasi baino hogeita lau ordu lehenago ezeztatzen edo aldatzen bada edo erreserbarik ezeztatu ez eta merkantzia portura iristen ez bada, Portuko Agintaritzak eskubidea izango du erreserba hasi den eguneko egun osoko tarifa aplikatzeko merkantziari, nahiz eta horrek ez duen eragotziko erreserbatutako azalera beste merkantzia batekin erabiltzea.
4.- ERABILTZAILEAREN BETEBEHARRAK
Portuko Agintaritzako Zuzendaritzak zehaztutako moduan eta zama-garaieraren eta ordenaren arabera gordeko dira merkantziak, betiere indarrean diren xedapenekin bat etorriz, eta piloen egonkortasuna, zabalguneen sostengu-ahalmena eta abar bermatzeko neurriak hartuz.
Edonola ere, eremu libretzat jo daiteke, tarifa honi dagokionez, okupatu zenean zeuzkan garbitasun-
eta kontserbazio-baldintza berdinak dituenean eta beste erabilera batzuetarako erabilgarri dagoenean. Erabiltzaileak betebehar hori betetzen ez badu, merkantziak edo ibilgailuak kentzen dituenean, Portuko agintaritzak ahalmena izango du kontserbazio- eta garbiketa-lan horiek bere kabuz egiteko, eta gero, dagokion kargua erabiltzaileari egozteko.