Bilboko Portuko Agintaritzak Arasurreko tren-bazterbidea eraikitzeko proiektuaren obrak Construcciones Mariezcurrena SL eta Construcciones y Promociones Coprosa SA enpresek osatutako EBEEari esleitu dizkio, 5.319.584 euroan (BEZa sartu gabe). Obrak egiteko epea 15 hilabetekoa da.
Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Bilboko Portuko Agintaritzak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten plataforma logistiko horretan Bilboko Portuaren tren-base operatibo bat instalatzeko, eta haren emaitza da obra. Portuko Agintaritzak bideratu du obren lizitazioa, baina hiru erakundeek hartuko dute parte haien finantziazioan.
Tren- eta portu-konexio berri hori, batetik, Arasurreko plataforma logistikorako aukera estrategiko bat da, eta Euskadiko nodo logistiko nagusien interkonexioa eta garraio-azpiegiturak sustatuko ditu.
Bestetik, onura dakarkie Bilboko Portuko interesei, plataforma logistiko estrategiko batean ari baita parte hartzen; lagungarria izango da hori portu-trafikoak erakartzeko edo finkatzeko, eta, beraz, portuaren lehiakortasuna bultzatuko du.