Mein Schiff 4 eta Arcadia gurutzaontziak goizeko lehen orduetan iritsiko dira Getxoko instalazioetara
Igandean, maiatzaren 8an, bi gurutzaontzi egongo dira Bilboko Portuak Getxon dituen instalazioetan. Guztira, 5.000 bidaiari inguru izango dira, eta, beti bezala, batez ere Bilboko eta Getxoko kaleetan nabarituko da haien etorrera. 8:00ak aldera porturatuko dira biak, eta 18:00etan itsasoratu.
Gurutzaontzietako bat Mein Schiff 4 alemaniarra da, Royal Caribbean-en TUI konpainiarena. Duela urtebete eskas itsasoratu zen, eta 295 metro luze da. Lehenengo aldiz dator gure kostaldera, baina lehenago etorri dira haren bikiak, Mein Schiff 2 (2014ko maiatzean eta irailean) eta Mein Schiff 1 (2015eko maiatzean eta irailean). Azken denboraldietan, bidaiari alemaniarren kopurua igo egin da, eta igoera horrekin batera gertatu da gurutzaontzien etorrera.
Hainbat instalazio ditu Mein Schiff 4 gurutzaontziak, hala nola 15 bizkar, 11 jatetxe, 13 taberna, 1.900 metro karratuko spa bat eta 25 metrorainoko igerilekuak. Hamabi eguneko ibilbidea egiten ari da, hemendik zehar: Palma
Mallorcakoa, Cadiz, Lisboa, Bilbo, Le Verdon-sur-Mer, Le Havre (Paris), Zeebrugge/Brujas, Amsterdam eta Hanburgo.
Bigarren gurutzaontzia Arcadia da, P&O Carnival konpainiarena. 2005an eraiki zen, eta lehendik ere izan da Bilboko Portuan. Hainbat instalazio ditu, hala nola golf-simuladore bat, izotz-pista bat, korrika egiteko pista bat, teniseko pista bat, rokodromoa, zinemak, igerilekuak, spa bat, jacuzzi bat eta kasinoa. Zazpi eguneko ibilbide bat egiten ari da, Southampton-en hasia (Ingalaterra) eta bertan amaitzekoa. Arroxelako portutik (Frantzia) dator Getxora, eta St. Peter Port-eko portura (Ingalaterra) abiatuko da.