“Santurtziko baleak Bizkaiko golkoan” erakusketa Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan eta Santurtzi Itsaso Museoa interpretazio-zentroan. Museoak berak, Santurtziko Udalak eta Verballenas.com-ek antolatu dute argazki-erakusketa, Bilboko Portuko Agintaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilbao Metrópoli 30en babesletzarekin.
Doan izango da, eta urriaren amaierara arte egongo da ikusgai.
Euskal kostaldea zetazeoak ikusteko munduko lekurik onenetakotzat jotzen da. Gure kostaldetik pare bat ordutara nabigatuta soilik, munduko balea handienetan bigarrena —zere arrunta—, kaxalote handiak eta hainbat izurde-espezie ikus daitezke, besteak beste.