Bilboko Portuko Agintaritza erakusketari izango da Garraio Enpresaburuen XVI. Batzar Nazionalean, Bilbon, urriaren 26tik 29ra bitartean. Merkantzia Garraioaren Espainiako Konfederazioak (CETM) antolatu du ekitaldia Bizkaiko Garraio Enpresen Elkartearen (ASETRAVI) laguntzarekin, eta alderdi hauek azalduko ditu Portuko Agintaritzak: Bilboko Portuan zer azpiegitura dauden garraiolarientzat; kamioien garraiorako itsasoko zer zerbitzu dituen, eta plataforma elektronikoaren bidez zer zerbitzu dauden kamioiak portuko barrutira eta terminaletara bizkorrago sartzeko eta portuko egonaldia laburtzeko.
Berrikuntza nagusi gisa, berriz, mugikorreko aplikazio bat erakutsiko du Portuko Agintaritzak, lehenengoa, sarrerako aurreabisuak e-puertobilbao plataformara errazago bidaltzeko. Garraio-ibilgailuaren etorrerari buruzko informazio hori portuko sarbideak kontrolatzeko sistemara eta portuko terminaletara bidaltzen da.
Aurreabisu telematikoek portuko sarbidea automatizatzen dute. Hala, prozesua arintzen da, eta terminalen eragiketen
plangintza hobetzen, sartzeko sistema automatiko propio bat ezar baitezakete. Hori egiteko asmoa du, hain zuzen, Noatum Container Terminal Bilbao kontainer-terminalak.
Zerbitzu horiei guztiei buruzko informazioa emango du Bilboko Portuko Agintaritzak standean.