Bilboko Portuko Agintaritzako langile batzuek eta haien senideek dunetako espezie autoktonoak landatzen, espezie inbaditzaileak kentzen eta zaborra jasotzen lagundu zuten joan den igandean La Arena hondartzan, Zierbenan.
Langileek berek eskatuta Portuko Agintaritzak haurtzaroarekin edo ingurumenarekin erlazionatuta sustatu dituen boluntariotza-jardunaldien barruan sartzen da Bilboko Portuaren inguruko hondartzetako bateko duna-sistema hobetzeko ekimen hori. Berrogeita hamar bat lagunek hartu zuten parte.
Kantabriako Centinelak programako kideak izan ziren boluntarioekin, eta ekosistema horrek zer berezitasun zituen
eta landare inbaditzaileen eta autoktonoen artean nola bereizi azaldu zieten.