2016an, Bilboko Portuak 31,9 milioi tonako trafikoa izan zuen, tokiko trafikoa eta zuzkidura kontuan hartu gabe; alegia, iazko ekitaldikoaren oso antzekoa, 450.000 tona gutxiago (–% 1,39). Igoera metatua positiboa da 2013az geroztik (% 10).
Bilboko Portuak, bere trafikoen aniztasunari esker, gasaren beherakadaren efektua (523.200 tona gutxiago) eta ACBren jarduera txikia (324.000 tona txatarra gutxiago eta 310.000 tona burdin mineral gutxiago) produktu hauen igoerarekin arindu du: gasolioa (288.000 tona gehiago), zementua eta klinkerra (209.000 tona gehiago), petrolio-kokea (121.000 tona), produktu kimikoak (97.000 tona gehiago) eta beste petrolio-produktu batzuk (94.000 tona gehiago).
Horrez gainera, garraio berezietan espezializatutako portu izaten jarraitzen du Bilbok, eta 2016an pisu, luzera, zabalera edo garaiera handiagatik horrela katalogatuta dauden 4.480 pieza ontziratu ziren. Aurreko ekitaldian baino % 12 gehiago.
Trenez sartzen edo irteten den trafikoak azken urteetako gorako joerari jarraitzen dio, eta % 20 hazi da. Garraio-mota hori erabiltzen duen karga lehorra % 19 da, eta kontainerrena, berriz, % 21.
Bidaiarien trafikoa, berriz, % 15 hazi da; 190.626 bidaiari izan zituen iaz. Erresuma Baturako ferrya (129 eskala) 104.028
bisitarik erabili zuten (% 10 gehiago); gurutzaontzi-zerbitzua (51 eskala), berriz, 86.598 bidaiarik (% 23 gehiago).
Kanpoko trafikoaren % 52 inportazioei dagokie —% 4 jaitsi dira—, eta % 36 esportazioei —% 1 hazi dira—.
Europa Atlantikoari dagokio portuaren trafikoaren ia erdia, eta bera da, halaber, gehien hazi den zona geografikoa (% 11 gehiago). Erresuma Batuak jarraitzen du izaten merkatu nagusia; haren atzetik, gertu, Errusia dator. Hazkunde handienak berriz, herrialde hauetan izan dira: Errusia, Mexiko, Frantzia, Saudi Arabia e ta Maroko