Aurten ere Multimodalen izango da Bilboko Portuko Agintaritza, Erresuma Batuko eta Irlandako topaketa logistikorik handienean alegia, Birminghamen, apirilaren 4tik 6ra bitartean. Erakusketa ez ezik, hitzaldiak ere izango dira Multimodalen; aurten, Brexitari buruzkoak.
Erresuma Batua da Bilboko Portuko zirkulazioaren jatorri- edo helburu-herrialde nagusia: 4 milioi tona, urtean. Kontainerretan garraiatzen da bolumen horren erdia. Askotariko produktuak inportatzen eta esportatzen dira, batez ere ardoa, edariak eta alkoholak, eraikuntzako materialak, produktu kimikoak, kontserbak, elikagaiak, frutak eta barazkiak, eta ibilgailuetarako piezak.
Hauen berri emango du Portuko Agintaritzak 3.060 standean (4. halla, Basque Country Logistics marka-deitura): Britainia Handiarekiko itsas zerbitzuak eta epe ertainera Bilboko Portuak izango dituen azalera berriak, hala nola erdialdeko kai-muturra