- Urteko lehenengo lauhilekoan zirkulazioa % 4,14 igo zen, igo egin baitzen ontziratu gabeko likidoen kantitatea (batez ere gasa eta gasolio); horrez gain, merkataritza orokorrak ere hazkundea izan zuen, produktu siderurgikoei esker.
- Garraio bereziak gorantz doaz, eta % 9 inguru hazi dira.
- Kai berri baten eta nabe baten eraikuntzak jango ditu Portuko Agintaritzaren inbertsio nagusiak. Portuko lurzoru-eskariari aurre egiteko eta jarduera logistiko eta industrialetarako dira, hurrenez hurren, kaia eta nabea.
- Haizea Winde, Gamesa, Progeco eta Toro y Betolaza enpresek lursailak eskatzen dituzte euren proiektu-estrategiko berrietarako.
Urtarriletik ekainera, 15,9 milioi tona inguru mugitu dira Bilboko Portuko instalazioetan, iazko denboraldi berean baino % 4,14 gehiago (+ 631.989 tona).
Ontziratu gabeko likidoek % 5,1 eko hazkundea izan dute, gasolioaren, gas naturalaren eta fuel-olioaren igoera dela-eta; petrolio gordina eta gasolina, aldiz, jaitsi egin dira. Jaitsieraren arrazoi nagusia hau izan da: Petronorren findegiak inoizko geldialdirik luzeena egin izana, uretaren hasieran.
Solido handien trafikoa aurreko ekitaldian bezalatsu ibili da, eta zertxobait behera egin du (- % 1,26). Multzo horretako produktuen artean, ugaritu egin dira hartxintxarra eta harea, soja-babak eta burdin txatarra; aldiz, gutxitu egin dira sulfatoa, petrolio-kokea eta karbonoa.
Merkantzia orokorra, portuko komunitaterako balio erantsi handiena duena, 190.000 tona hazi da, hau da, % 5 inguru. Alde batetik, merkantzia orokorrak oso emaitza positiboak lortu ditu (% 16ko igoera izan du), siderurgia-produktuen eta ibilgailuen zirkulazio handiagoa dela-eta.
Bestetik, kontainer-merkantzia orokorrak hobera egin du, baina % 0,64.egin du behera, Trafiko hori izan da, hain zuzen ere, azken hilabete honetako estiba-sektoreko grebak gehien eragin diona, sei eskala galdu baititu eta merkantziaren zati bat errepidez banatu baita. Txandakatze gehigarri horien galera dela-eta, urte-erdi honetan 42 kontainer-ontzi gutxiago izan ditugu. Dena den, galera hori konpentsa daiteke, edukiontzien tamaina % 21 baino gehiago igo baita, eskala-ekonomien aldeko mailaz mailako joerari jarraituz.
Manipulatutako edukiontzien kopurua, nazioartean TEUtan neurtzen edena (Twenty Equivalent Unit; 20 oineko edukiontzi baten baliokidea), % 1,8 jaitsi da, kontainerretan kargatutako batez-besteko tona-kopuruaren igoerak eraginda. Kontainerretan garraiatzen diren produktuei dagokienez, nabarmentzekoa da produktu siderurgikoen eta produktu kimikoen gorakada.
Itsasontzi-kopurua,berriz, aurreko urtekoaren antzekoa izan da: bakarrik bost ontzi gehiago sartu dira. Ontzien batez besteko tamaina, berriz, % 3,8 igo da.
Linea erregularreko bidaiaren kopurua, berriz, % 5 igo da, eta gurutzaontzietako bidaiariena % 11 jaitsi, 2016ko denboraldi berean baino bi gurutzaontzi gutxiago iritsi baitira. Dena den, iazkoa baino hobea izango da aurtengo ekitaldia urtearen amieran.
Pieza (proiektu) handien zirkulazioa gorantz doa: 2.699, iazko denboraldi berean baino % 8,7 gehiago.
Kontainer-trafikoa jaitsi izanak eragin handia izan du trenbidez garraiatutako portu-trafikoan, zeinak % 3,8 egin baitu beherantz.
Merkatuei dagokienez, zirkulazioaren % 39k Europa atlantikoa dute jatorri edo xede. Bigarren merkatua Amerika atlantikoa da (iparrakldekoa), eta hirugarrena, Afrika atlantikoa. Herrialdeei dagokienez, berriz, lehenengo postuan Erresuma Batua, Errusia, Estatu Batuak eta Mexiko daude; hala ere, kopuru absolututan hauek hazi dira gehien: Brasil, Erresuma Batua, Nigeria eta Turkia.