Bilboko Portuko komunitatearen ordezkaritza oparoak hartuko du parte, irailaren 26an, kanpo-sektorearekin erlazionatuak dauden Madrilgo enpresei Bilboko Portuaren azpiegitura eta zerbitzu berriak aurkezten. Laneko topagune hori Uniportek antolatu du, eta Villamagna hotelean egingo da. Bi zati bereizitan antolatu da (goiz eta arratsalde).
Estatuko Portuetako lehendakari José Llorcak emango dio hasiera goizeko saioari. Saio hori berariaz zuzendua dago enpresa bazkideek gonbidatu dituzten inportazio- eta esportazio-enpresa, ingeniaritza, trader eta nazioarteko logistikari lotutako operadoreei. Portuko zerbitzuen argazki orokor bat egingo da, eta, horretaz gain, arreta berezia jarriko zaie karga handiekin eta proiektu-kargekin lotutako guztiari, baita Europarekiko merkataritzari ere (Short Sea Shipping). Hizlari izango dira Bilboko Portuko Agintaritzako lehendakari Asier Atutxa, eta UniportBilbaoko lehendakari Jaber Bringas eta lehendakariorde Andima Ormaetxe.
Arratsaldeko saioa, berriz, sektoreko profesionalen topagune gisa antolatu da, garraio-kudeatzaileekin eta operadore logistikoekin informazioa parteka dezaten Bilboko portuaren ahalmenari buruz. UniporBilbaoko ordezkariak berriro izango
dira hizlari, eta orobat ATEIA-OLTRA Madrid enpresako lehendakari Carlos Arauz. Jardunaldia ixteko, aldez aurretik hitzartutako bilera komertzialak egingo dira.