Gaur banatu ditu Bilboko Portuko Agintaritzak Bilboko Portua bigarren ipuin-lehiaketaren sariak. 2016/2017 ikasturtean “Ezagutu Portua” programan parte hartu duten ikasleentzat zen lehiaketa.
Gazteen artean Bilboko Portuarekiko atxikimendua sortzea eta jarduera soziokulturalak eta hezigarriak sustatzea du xede sariketak. Hauek dira sarituak:
- Lehen saria: Perdido. Egilea, Alejandro Lucha, Bilboko Lizeo Frantsesekoa.
- Bigarren saria: Alexen Abenturak. Egilea, David Alonso, Zornotzako Karmengo Ama ikastetxekoa.
- Hirugarren saria: Al norte de Finlandia. Egilea, Katalin Abad , Bilboko Lizeo Frantsesekoa.
14.000 bisita baino gehiago
2013an jarri zen martxan “Ezagutu Portua” programa. Geroztik, 14.439 ikaslek bisitatu dute Bilboko Portua. Urtarriletik urrira bitartean, adibidez, 3.633k. 2017/2018 ikasturterako, berriz, dagoeneko ez dago lekurik. Doakoak dira bisitak, eta egunero egiten dira, astelehenetik ostiralera, eskola-egutegiko egunetan.
Unibertsitateko eta LHko ikasleei ere eskaintzen zaizkie bisitaldi gidatuak aste barruan, eta herritar orori asteburuetan. Interesa dutenek aurrez eman behar dute izena, ezagutuportua@bilbaoport.eus helbidera idatziz edo helbide honetara sartuz: www.bilbaoport.eus.