Bilboko Portuko Agintaritzako Administrazio Kontseiluak 2017ko abenduaren 13an egin zuen bileran, Bilboko Portuan ontziak kontsignatzeko merkataritza-zerbitzua emateko baldintza partikularren indarreko agiriari (Bilboko Portuko Agintaritzako Administrazio Kontseiluak 2012ko urriaren 5ean onetsi zuenari eta 2012ko urriaren 30ean aldizkari ofizialean argitaratu zenari) lotutako aurrekarien berri eman zen. Gainera, alderdi puntual batzuk eguneratu eta aldatu behar direla jakinarazi zen. Izan ere, zenbait hobekuntza gehitu behar zaizkio, nagusiki teknikoak eta arauzkoak, aipatutako merkataritza-zerbitzua hobeto emateko eta arautzeko helburuarekin. Aldaketek indarrean dagoen agiriaren 4., 6., 16., 17. eta 22. kapituluei eragiten diete. Beraz, horren arabera, Bilboko Portuko Agintaritzako Administrazio Kontseiluak, 2017ko abenduaren 13an egindako bileran, hau ebatzi du aho batez:
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaintzeko.
Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.
Pribatutasun orrietan eta cookietan duzu informazio guztia.