61,5 milioi euroko inbertsioa egin du Bilboko Portuko Agintaritzak 2017an. 2018ko ekitaldirako, berriz, 49,2 milioi inbertitzea aurreikusten da.
Bi proiektu hauek amaitu dira 2017an:
Arasurreko tren-bazterbidea
Eusko Jaurlaritzarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin batera egin da inbertsioa, 5,8 milioikoa. 2016ko ekainean hasi ziren TELOFeko obrak, eta 2017aren amaiera aldera bukatu. Trenbide hil bat ari da eraikitzen orain (aurrekontua, milioi bat euro), eta lizitazioaren zain daude urbanizazio-lanak. 2016ko ekainean hasi ziren obrak, eta 2017ko amaiera aldera bukatu ziren.
Gurutzaontzien itsas estazio berria eta pasagune mugikorra
Getxo 3ko gurutzaontzien kaian dagoen Bilboko Portuko gurutzaontzietako bidaiarien terminal berria egiteko lanak 2016ko udaberrian hasi ziren eta martxoaren 29an izan zen inaugurazioa. 6 miloi euroko inbertsioa egin da. Horietatik, 4,6 milioi eraikinera bideratu dira; milioi bat, gangway-ra, eta 0,4 milioi, ingurua urbanizatzera.
Martxan diren proiektuak, berriz, hauek dira:
Erdiko kai-muturraren lehenengo fasea — Future Proofing Bilbao eta Luceroko harrobi zaharra egonkortzeko lanak
2016ko ekainean esleitu ziren lanak, eta 2019an bukatuko dira. Azken aldaketak egin eta gero, 74 milioikoa da obraren aurrekontua. Europako Batzordeak % 20 jarriko du, Connecting Europe Facility (CEF) programaren esparruaren barnean. Lehen fase horretan, 334.000 m2-ko azalera hartuko dio itsasoari; 1.081 metroko atrakatze-lerroa izango du, eta 21 metroko sakonera. Lanak amaitzean, erdiko kai-muturrak izango dituen 600.000 m2-tik erdia baino gehixeago izango da horrela lortutako azalera. Bestalde, Punta Luceroko harrobi zaharra egonkortzeko lanak jasota daude proiektuan.
Jarduera logistiko eta industrialetarako nabeak
Maiatzean, Portuko Agintaritzak 17,59 miloi euro esleitu zituen
jarduera logistiko-industrialetarako nabe bat eraikitzeko. Esleipen hori emakidan laga dio Haizea Wind enpresari, itsasoko dorre eolikoak eta beste osagai batzuk fabrikatu eta esportatzeko instalazio bat eraiki dezan. Aurtengo lehen hiruhilekoan hasiko dira lanak, aurreikuspenen arabera.
Ro-ro arrapala berria
Azken hiruhilekoan, portuko 8. ro-ro arrapala eraikitzeari ekin dio Astilleros Zamakonak. 2,74 milioi euro da esleipenaren zenbatekoa; obrak egiteko aurreikusitako epea, berriz, sei hilabete ingurukoa.
Udondoko dartsena betetzeko lanak
Erandioko Udondoko dartsena betetzeko lanek 22.700 metro karratuko zabaldegi bat eraikiko dute, kargatze-kaietara sarbidea duten jarduera industrialek leku gehiago izan dezaten. Aste honetan sinatu da zuinketa-akta, obrei hasiera ematekoa.
Argiztapen eraginkorragoa instalatzea
1,9 milioi euroko inbertsioa egin du Portuko Agintaritzak portuaren zerbitzu-eremuko kanpoko argiteria LED teknologiadun argi eraginkorrez hornitzeko eta haiek instalatzeko. Argi-proiektuen atariko lanak ari dira egiten orain, eta laster ekingo zaio ekipoak aldatzeari. 2018an zehar egingo da inbertsioa, zeinari esker egungo argi-fakturan % 25 aurreztea aurreikusten den.