EGEri nola heldu hausnartu dugu bi modutara. Batetik, gure interes-taldeak zein diren aztertu dugu, eta, bestetik, baliozko zer ekarpen egin diezaiekegun, zertan garen adituak. Gure interes-taldeei dagokienez, uste dugu guregandik gertuen daudenekin hasi behar dugula: gure langile aktiboak, erretiroa hartutakoak eta haien familiak; eta, ondoren, komunitatea. Balioa ekarri dezakegula eta, itsasadarraren bi aldeetan dauden herriekin batera (historikoki portuari oso lotuta daude) lan egitea erabaki genuen, bai eta portuaren barruan dauden enpresekin batera ere. Hauxe eskaini genien:
Ekintza solidarioak
Boluntariotza-ekintzak
Odola ematea
Hezur-muina emateari buruzko informazioa
Komunitatearen ongizate-estrategia
- Eskola-Lanaldi programa.
- Santurtziko Enplegu Azoka.
- BPAko erretiratuen elkartea.
- Programa langileen seme alabak.
- Bilboko Portuko ondare historikoa, kulturala eta ekonomikoa ikertzea, kontserbatzea eta haren hedapena egitea.
- Jardueretan laguntzea eta haiek babestea gizarte-, kultura- eta kirol-arloan.
- Portu-sektoreetako kongresuak eta jardunaldi teknikoak, mintegiak, sektore-topaketak eta trebakuntza-ikastaroak antolatzea.
- Portu-arloan trebatzeko bekak eta laguntzak ematea.
Horrez gain, herritarrekin harremanetan dago fundazio eta jarduera hauen bidez:
- Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa Fundazioa.
- Bilboko Gabonetako Jolas Parkea (PIN).
- Athletic Club Fundazioa.
- Novia Salcedo Fundazioa (urteko praktikaldien programa: heziketa duala eta unibertsitatekoa).
Atal honetan sartu ditugu ingurumenari buruzko ekarpenak:
Ingurumenaren ongizate estrategia
- Airearen Kalitatea Zaintzeko Plana: BPAko airearen kalitatea kontrolatzeko estazio-sarea meteorologia-estazio automatiko batek eta hiru neurketa-kabina finkok osatzen dute. Portuko eguraldiaren berri ematen du sareak, bai eta partikula-kontzentrazioari buruzko informazioa ere, denbora errealean.
- Emisio akustikoen kontrola: BPAk monitorizazio akustikorako bi terminal ditu, portuko eremuan egiten diren eragiketa guztien akustika karakterizatzeko eta bizitoki-eremuan inpaktu akustikoa eragiteko arriskuaren berri emateko, portuko jarduera jakin batean neurtutako zarata-mailen muga jakin bat gainditutakoan.
- Uraren kalitatearen kudeaketa:
- Lankidetza-hitzarmena, BPAren eta UPV/EHUko Landare Biologia eta Ekologia Sailaren eta Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Sailaren artean, “Bilboko Portuko Zaintza Biologikoaren Plana” aurrera eramateko. Hogeita batgarren txostena egin da.
- Egokitzapen-plan bat egin zen, eta, hari esker, lortu da ezen, zerbitzu-eremuaren azaleraren % 100ean, hondakin-ura jasotzea edo tratatzea. Hondakin-ura araztu egiten da portuko jabari publikoko uretara isuri aurretik, edo, bestela, Bilboko Ur Partzuergoaren kolektoreetara konektatuta egoten da, tratatua izan dadin.
- Urtero egiten dira Bilboko Portuko araztegien isurketen neurketak, Uraren Euskal Agentziaren isurketak baimentzeko Zaintza Planari jarraikiz.
- Abrara isurtzen duten guneen kopurua murrizteko proiektu bat ari dira garatzen Uraren Euskal Agentzia (URA), Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa eta BPA.