Gure langileen osasuna zaintzeaz gain, gure ahaleginak bi esparru nagusi ditu ardatz. Batetik, zenbait patologia prebenitzeko arrakastaz egindako jarduerak sendotzea (bereziki arrisku kardiobaskularrekin eta minbiziekin lotutakoak); eta, bestetik, osasuna, ohitura osasungarriak eta ongizatea sustatzearekin lotuta martxan dauden programak sendotzeko jarduera berritzaileak ezartzea. Horri lotuta, hauek ditugu martxan:
Ongizate kardiobaskularra estrategia
- Erretzeari uzteko programa.
- Elikadura osasungarriaren programa, hauek barne dituena: menu osasungarriak kafetegian, garaian garaiko fruta espazio komunetan eta produktuen % 50 produktu osasungarriak vending makinetan.
- Ariketa fisikoko programak, besteak beste, diru-laguntzak, ekitaldien antolaketa, asteburuetako irteerak, jarduerak egiten laguntzeko aplikazioak, kirol-erronkak sariekin eta abar.
Gaixotasunen detekzio goiztiarrerako eta prebentziorako estrategia
Trebakuntza- eta informazio-jarduerak
Urteko kanpainak
- Tabakoa uzteko programa.
- Kolon-ondesteetako minbiziaren detekzio goiztiarreko kanpaina.
- Prostatako minbiziaren detekzio goiztiarreko kanpaina.
- Bat-bateko heriotza prebenitzeko kanpaina.
- Emakumeetan tiroideetako gaixotasunen detekzio goiztiarreko kanpaina.
- Urtaroko gripearen aurkako txertatze-kanpaina.
Bost urtez behingo kanpainak
- Biriketako minbiziaren detekzio goiztiarreko kanpaina.
- Tiroideetako gaixotasunen detekzio goiztiarreko kanpaina, ekografien bidez.
- Gaixotasun abdomino-pelbikoaren detekzio goiztiarreko kanpaina.
- Iskemia isilaren detekzio goiztiarreko kanpaina.
- Iktusa prebenitzeko kanpaina.
Beste jarduera batzuk
- Bizkarraren eskola.
- Paziente Bizia programa: paziente kronikoen eta beren familien autozainketan hezteko programa, Osakidetzarekin lankidetzan.