Erakunde baten jasangarritasuna, oro har hartuta, etorkizuneko garapena arriskuan jarri gabe bere uneko beharrak asetzea da, eta ezaugarri hori beti hartu da kontuan Bilboko Portuko Agintaritzaren kudeaketan.
Alor horretan hartu duen konpromisoa ikusteko Bilboko Portuko Agintaritzak prestatu duen txostenean sar zaitezke hemendik. Ulertu dugu ezin genuela jasangarritasunarekiko konpromisorik hartu ez bagenituen konpromiso horren barruan hartzen enpresarekin eta gure jarduerarekin oso erlazionatuta dauden eremuak. Beraz, gure jasangarritasun-politikak dimentsio hauek ditu:
- Dimentsio instituzionala
- Dimentsio ekonomikoa
- Dimentsio soziala
- Ingurumen-dimentsioa