Portuko Agintaritzak Open House arkitektura-jardunaldian parte hartuko du aurten ere. Jardunaldia Olabarri Jauregian izango da (Bilboko Campo Volantín).
Larunbatean, irailak 22, eta igandean, irailak 23, XIX. mendeko eraikin hori barrutik ikusteko aukera izango dute nahi duten herritar guztiek doan, aurrez izena eman gabe eta azalpen gidatu eta guzti.
Open Housek aukera eskaintzen du normalean zabalik egoten ez diren baina gure eguneroko bizimoduaren parte diren zenbait gune doan ikusteko, arkitekturaren eta hirigintzaren bidez herritarrek eta bisitariek hobeto uler dezaten hiria. Guztira, Bilboko eta Barakaldoko 67 eraikin enblematiko izango dira ikusgai.