Bilboko Portuko Agintaritza du babesleetako bat lehenengo Industria Egunak, zeina azaroaren 22an, osteguna, ospatuko baita. Bizkaiko eta Euskadiko ekonomiaren eragile gisara industriak duen garrantzia ezagutaraztea da ospakizunaren xedea.
Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzak (FVEM), Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak antolatzen dute ekitaldia, industria-sektorearen berri emateko gizarteari eta erakargarri bihurtzeko etorkizunean ibilbide profesionala hor garatu nahi dutenentzat.
Ekimen hori dela medio, Bizkaiko 23 ikastetxe publiko eta itunpekoetako 600 ikasle baino gehiago joango dira bisitari, aldi berean, FVEM elkarteko 28 enpresatara.
Bisitaldien ondoren, ekitaldi nagusi bat egingo da UPV-EHUren Areto Nagusian, non Industria Egunaren helburu nagusiak azalduko diren. Ekitaldia streaming bidez ikusteko eta entzuteko aukera izango da, dia de la industria webgunera sartuta.