Otsailaren 12tik 14ra, nazioarteko itsasoko eta portuetako sektorearen bilgune izango da Bilbao Exhibition Centre, WORLD MARITIME WEEK topaketa egingo baita; foro bakarrean lau esparru elkartuko ditu: ontzigintza, SINAVALen; arrantza, EUROFISHINGen; portuetakoa, FUTUREPORTen; eta itsas energia berriztagarriena, MARINE ENERGY WEEKen. Nahitaezko hitzordua da topaketa, hiru arrazoirengatik: networking eta B2B programa, batetik, biltzar-programa, bestetik (maila handieneko ehun hizlaritik gora arituko dira), eta, azkenik, erakusketa-eremua, zeinean ehun enpresak baino gehiagok ekonomia urdineko azken berrikuntzak erakutsiko baitituzte eta 2.000 parte-hartzaile baino gehiagorekin egoteko aukera izango baitute.
FUTUREPORT portu-biltzarrean, transformazio digitala eta portu berdeak izango dituzte mintzagai, eta Bilboko Portuko Agintaritzak ere parte hartuko du.