Bilboko Portuak Danieliren STS garabi bat kargatu berri du, Caroline gabarran, gurditxo modular autopropultsatuen bidez. Garabiaren tamainagatik (107 x 37,50 x 64 m) eta pisuagatik (2.450 tona), Portu honetan pieza muntatu bakar bat kargatzeko egin den eragiketarik handiena da.
URSSAk fabrikatutako garabi hori ontziratzeko lanetan hauek kolaboratu dute: Danieli eta SARENS (ingeniaritza-lana), Fracht Italia garraio-kudeatzailea, Marítima Davila Bilbao kontsignatarioa eta Consignaciones Toro y Betolaza zamaketari-enpresa.
Karga lotzeko eta soldatzeko lanak amaitu eta gero, Ibaizabalgo atoiontzien bidez egingo dira garabia daraman gabarra ateratzeko maniobrak. Ondoren, AHT Mustang atoiontziak eramango du Ganteko porturaino (Belgika).
Horrelako lanek espezializazio handia eskatzen dute, eta kontsignatarioen lanari prestigioa ematen diote.