12 milioi euro Estatuko portuetan berrikuntza sustatzeko
4.0 portuetarako funtsa portuetako logistikaren sektorean berrikuntza sustatzeko sortu da; horren haritik, sektorean proiektu berritzaileak garatzea ahalbidetzen du, baita startup-ak eta enpresa ekintzaileak sortzea ere.
4.0 portuetarako funtsaren gakoak
Portuetako logistikaren sektorean (nola publikoan hala pribatuan) berrikuntza disruptiboa lehiakortasun-elementu gisa sustatzea da helburua, sektorea errazago igaro dadin 4.0 ekonomiara.
12 milioi euro inguru ditu funtsak. Zenbateko hori Estatuko portuetako agintaritzek emango dute, datozen lau urteotan haien cash flowaren % 1eko ekarpena eginda. Hala ere, Estatuko Portuen Erakundeak kudeatuko du funtsa.
Funtsa egituratzeko, pasa den martxoan enpresa parte-hartzaileentzako laguntza teknikoko zerbitzua esleitu zitzaion KPMG-Insomnia aldi baterako enpresa-elkarteari. Horrela, elkarteak 12 bulego eskainiko dizkie proiektuak aurkeztu nahi dituzten parte-hartzaileei. Bulego horiek portuak dauden lurraldeetan egongo dira.
Aukeratutako enpresa edo proiektu bakoitzak funtseko zenbateko bat jasoko du, enpresa- edo proiektu-motaren arabera: 15.000 euro hasierako fasean dauden edo sortzen ari diren ideia edo startup-etarako; gutxienez 50.000 euro eta gehienez 1.000.000 euro, garapen-fasean dauden eta proiektu berritzaile bat merkaturatu aurreko fasean duten startup edo spinoff-etarako; eta gutxienez 100.000 euro eta gehienez 2.000.000 euro, eskalatze- edo merkaturatze-fasean dauden startup edo spinoff-etarako.
Nori dago zuzenduta?
Negozio tradizionalaren ildoetako batean alderdi berritzaileren bat duten proiektuak dituzten enpresek —portu-logistikaren sektorekoak— aurkeztu ahal izango dituzte diru-laguntza honetarako proposamenak.
Martxan dauden startup enpresak, baldin eta haien irtenbide teknologikoak portu-logistikaren sektorean edo, oro har, itsas industrian aplika badaitezke.
Gure sektorean aplikagarriak diren irtenbideak aurkitzeko ideiak eta proiektuak dituzten enpresa ekintzaile eta startup berriak.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaintzeko.
Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.
Behar-beharrezkoak diren cookieak aktibatu egin behar dira beti, cookieak doitzeko zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Webguneak ez du ondo funtzionatuko aktibatzen ez badituzu.
Cookie hau desgaitzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak berriro gaitu edo desgaitu beharko dituzula.
Hirugarrenen cookieak
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola guneko bisitari kopurua, edo orri ezagunenak.
Cookie hau aktibo uzteak gure webgunea hobetzeko aukera ematen digu.
Mesedez, gaitu lehenbailehen Beharrezko Cookieak, zure hobespenak gorde ditzagun!
Cookie gehigarriak
Webgune honek cookie gehigarri hauek erabiltzen ditu: