Gobernuak koronabirusaren krisia dela eta hartutako neurrietako bat izan da, lurreko barne mugetan kontrolak aldi baterako berrezartzea eta biztaleriaren zirkulazioa espainiar lurraldean murriztea. Itsas mugen kasuan, gaur egunean, 2020ko martxoaren 12ko Ministro Kontseiluaren Akordioa argitaratzen duen martxoaren 12ko PCM/216/2020 Aginduak ezartzen duenaren arabera, bakarrik debekatzen da italiar Errepublikatik bidaiariekin datozen itsasontziak eta edozein jatorriko gurutzaontziak porturatzea. Ondorioz, eta momentuz behintzat, baimenduta dago karga eta bidaiarien linea erregularren trafikoa gainerako europar herrialdeekin. Bidaiariek, helmugara iristen direnean, agintaritza eskudunek zirkulazio libreari ezarritako murrizpenak eta konfinamendu arauak bete behar dituzte, gainerako biztanle guztiek bezala.
Bereiziki, eta adierazitakoagatik, Brittany Ferries ontzi-enpresako ferria, Bilboko Portua, Portsmouth portu britaniarrarekin astean hiru aldiz konektatzen duena, baimendutako linea erregularra da eta, gaur egunean, ez dauka inolako legezko debekurik.
Ferri hau asteartean, 14:15etan inguru porturatu zen Bilboko Portuan. Heldu zenean, salgaiak eta zehazki 148 bidaiari (eta ez “mila inguru” oker argitaratu denez) lehorreratzeari ekin zioten, eta horietako 28 salgaiak garraiatzen zituzten gidariak ziren. Ez daukagu naziotasunei buruzko daturik, baina konpainiak adierazi digu familia espainiarrak ere zeudela eta denei, irten aurretik jakinarazi zitzaiela itsasontzian bete beharreko higiene neurriak eta Espainian ezarritako arauak, konfinamendua barne. Bidaiari askok informazioa eta neurri hauek entzun ondoren, alde batera utzi zuten Espainiara bidaiatzea eta beren erreserba baliogabetu zuten.
Hortaz, Bilboko Portuan, beti bezala, indarreango arauak bete ziren.