Kudeaketa-Politika
BILBOKO PORTUKO AGINTARITZAK erakundearen barneko jarduera garrantzitsutzat hartzen du Kalitatea, Prebentzioa, Ingurumena, Informazioaren Segurtasuna, Trenbide Segurtasuna eta Antolakuntza Osasuntsuaren kudeaketa, eta honela ulertzen ditu:
- Bezeroen eta erabiltzaileen beharrak eta itxaropenak uneoro betetzea.
- Informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta eskuragarritasuna zaintzea, eta eskaintzen diren zerbitzuen jarraipena bermatzea.
- Langileek eta parte hartzen duten zatiek lan-eremuan osasuna eta segurtasuna babesteko duten eskubidea aitortzea.
- Erakundearen jardueratik eta zerbitzuetatik eratorritako alderdietatik ingurumenean inpaktu negatiboa izan dezaketenak modu egokian kontrolatzea.
- Osasuna sustatzea lanetik kanpoko alorrean, bere kolektibo komunitarioaren ezaugarri epidemiologikoei dagokienez.
Horretarako, konpromiso hauek ezarri, aitortu eta onartzen dira:
Sistematizazioa
- Jardueraren ziklo osoan, planifikazio-, ezarpen- eta ikuskapen-ekintzak eta etengabeko hobekuntzako ekintzak sistematizatzea, helburu hauek lortzeko:
- Bezeroei, erabiltzaileei eta hirugarrenei emandako zerbitzuen Kalitatea.
- Lan-arriskuen prebentzioa sartzea jardueren artean.
- Ingurumen-poluzioari aurrea hartzea bere jardueretan.
- Langileek beren osasuna zaintzen eta osasunaz gozatzen esku hartzeko tresnak eta zerbitzuak ematea.
- Trenbide-segurtasuneko arrisku propioak eta hirugarrenenak kontrolatzea
- Jardueran parte hartzen duten beste aldeekiko koordinazioa eta kooperazioa.
- Lege-eskakizunak, indarrean dagoen araudia edo bestelako baldintza batzuk sistematikoki eta etengabe identifikatzea eta eguneratzea, zerbitzuetan eta jardueretan kalitate-, prebentzio- ingurumen-konpromisoak, informazioaren segurtasun- eta antolakuntza osasuntsuarenak ezartzeko oinarrizko irizpide gisa.
Etengabeko hobekuntza
- Eragindako funtzio eta maila bakoitzerako helburuak eta ekimenak finkatzea, dokumentatzea eta berrikustea, gutxienez urtean behin.
Gardentasuna
- Kudeaketa-politika langileen, bezeroen, erabiltzaileen, beste hirugarren batzuen, administrazioen eta, oro har, jendearen esku jartzea.
![ISO9001 ISO14001 ISO45001](https://www.bilbaoport.eus/wp-content/uploads/2023/04/20200217_ISO9001_ISO14001_ISO45001_one_column.jpg)
Aurreko konpromisoak lortzeko eta haiei eusteko, ISO 9001, 45001, 14001, europako araudia EMAS, Trenbide Segurtasuna, 27001 arauetan eta Antolakuntza Osasuntsuaren Ereduan ezarritako kudeaketa-ereduak (azken eguneratzeak) hartu ditu BILBOKO PORTUKO AGINTARITZAK, eta kudeaketa-sistema integratu bat diseinatu eta ezarri du esparru hauetan:
“Logistika integrala kudeatzea eta portuko zerbitzuak ematea”