Guztira, 30 bagoi daude, bi ontziratzetan banatuta
Grimaldi taldeko Finnlines konpainiak bi Talgo tren eramango ditu Bilboko portutik San Petersburgora. Zerbitzua Consignaciones Toro y Betolaza ordezkari den Finnlinesko linea erregularrari jarraikiz egingo da, zortzi eguneko ibilbidearekin. Shipper-aren eta kargagailuaren eskaeraren ondorioz, Finnlinesek bere ohiko errotazioa aldatzea eta San Petersburgoko JSC terminalari zuzeneko eskala eskaintzea onartu du. Hala, trenak zuzenean trenbidetik atera ahal izango dira, Uzbekistan helmuga hartuta.
Lehen ontziratzea, 17 unitatekoa, gaur egin da, ekainak 29. Bigarrena, 13 bagoik osatua, uda bukaerarako da.
Proiektu garrantzitsu honek Finnlinesko flotako ontzien aldakortasuna erakusten du, proiektu-kargan espezializatutako ro-ro operadore gisa finkatzen den konpainia, zehazki, trenbide-segmentuan. Gainera, sektoreko enpresa liderrekiko lankidetza indartzen du; besteak beste, Gefco Forwarding, konpainiarekin proiektu beraren lehen zatia 2017an egin zuena, eta Talgo.
Jasangarritasunaren aldeko apustua
Halaber, Bilboko Portuan eskala egiten duten Finnlinesko lineek laster izango dituzte ontzi hibrido eta ekologiko berriak. 2021 amaitu baino lehen, Jinling ontziola txinatarrak Grimaldi Green 5th Generation (GG5G) klase berriko hiru ro-ro ontzi berrietako lehena emango dio konpainiari. Bai ontzi hori (Finneco 1), bai 2022an entregatuko diren hurrengo biak (Finneco 2 eta Finneco 3), oraingo unitateak ordezkatuko dituzte.
Elektronikoki kontrolatutako azken belaunaldiko motorrez hornituta daude hiru ontziak; nabigazioan, erregai fosila kontsumitzen dute, eta, eskalak irauten duen bitartean, energia elektrikoa, “Zero Emission in Port®” bermatuz. Izan ere, kaian
porturatzen denean, shaft generators-ei eta 350 metro koadroko eguzki-panelei esker nabigazioan kargatzen diren litiozko bateriek metatutako elektrizitatea erabiltzen dute.
Erabiltzen diren teknologia guztien ondorioz, Finnlinesen helburua merkatuan diharduen garraiatutako unitate bakoitzeko ingurumen-inpaktu txikiena duen itsasoko operadore logistiko izatea da.
Finneco klasea zerbitzuan hasi delari esker, Finnlinesek aldez aurretik lortzen ditu OMIren helburuak, 2050erako ezarritako CO2-balioak murrizteari dagokionez.