Telefónicak eraldaketa digitalak eskaintzen duen aukera apartari ahalik eta etekin handiena atera ahal izateko edge computing eta deep learning teknologiak industrian nola ari den ezartzen aurkeztuko du Bartzelonan ekainaren 28tik uztailaren 1era ospatzen den Mobile World Congress-en (MWC).
Proiektu horietako bat Bilboko Portuko Agintaritzarekin eta Allread-ekin egiten duena da, zeinean Deep learningean oinarritutako ikusmen artifizialeko teknologiak aplikatzen dira, ibilgailuen matrikulak eta bereizgarriak, edukiontziak eta salgaiak denbora errealean ezagutzeko, sarbideen kontrol automatizatua ahalbidetzen duena.
Telefónica-ren edge computing-ean kokatzen den algoritmo berriak plakak irakurtzea lortzen du, baita hondatuta badaude edo eguraldia txarra bada ere, kameren funtzionaltasuna handituz eta saretik gutxieneko denbora batean sarbide-kontrola bermatuz, Telefónicak adimen artifizialeko gaitasun horiek oso hurbil baititu Portuaren kokalekutik. Funtsezkoa izan da Bilboko Portuan jada instalatutako kamerak berrerabiltzea; izan ere, Telefónica-ren sareari, edge computing-ari eta deep learning-ari esker, irakurketa zehatzagoak eta denbora errealean egiten dituzte.
Proiektu hori funtsezkoa da portuetako eraldaketa digitala gauzatu ahal izateko, prozesuak automatizatuz, ibilgailuen itxaronaldiak murrizteko, gai arriskutsuen trazabilitatea eta segurtasuna areagotzeko eta deskarbonizaziorako emateko, azpiegiturak handitu gabe eta kostuak murriztuta.