Azaroaren 15era arte aurkez daitezke topaketa honen hitzaldietarako proposamenak
Bilbo dagoeneko “Lehen Mundu Biraren 500. urteurrena” Nazioarteko III. Biltzarra egiteko prestatzen ari da, Bizkaiko Merkataritza-Itsasketako Kapitainen Elkarteak, Bilboko Portuko Agintaritzak eta Bilboko Ingeniaritza Eskolak – Euskal Herriko Unibertsitateko Nautika Irakaskuntzek (UPV-EHU) antolatuta.
Biltzarra 2022ko maiatzaren 17an, 18an eta 19an izango da, UPV/EHUko paraninfoan, eta itsas, portu- eta kultura-munduko arduradunentzat eta profesionalentzat, baita publiko orokorrarentzat ere topaleku izango da. Sektoreko iritzi baimenduen parte-hartzea izango du.
Erakundearen helburua Juan Sebastián Elcano itsasgizon ospetsuaren eta espedizio ezagunean lagun izan zuten euskal marinelen irudia goratzea da, baita garai hartako beste euskal marinel batzuena ere, eta itsasoarekin lotutako sektoreen eta lanbideen historiaren eta izan eta izango dituzten aldaketen berri ematea.
Juan Sebastián Elcanorekin eta munduari lehen itzulia eman zion espedizioarekin; XVI. mendeko egoerarekin; ontzigintzaren, merkataritzaren, itsas jardueraren, administrazioaren bilakaerarekin eta etorkizunarekin; eta itsasoko garraioarekin, itsasoko prestakuntzarekin,
nabigazio- eta tripulazio-sistemekin, ontzietako osasun-baldintzekin eta horien komunikazioekin, arrantzarekin edo klima-aldaketarekin eta ingurumenarekin lotutako eduki-sorta zabala izango dute jardunaldiek.
Hitzaldietarako proposamenak
Biltzarraren edizio berria zabalik dago partikularrek eta enpresek parte har dezaten, komunikazio-proposamenak eta ponentziak aurkeztu ahal izango dituztenak topaketaren Batzorde Zientifikoak baloratu ditzan, irizpide hauek kontuan hartuko dituena: eduki historikoa, berrikuntza teknologikoa, eduki teknikoa, itsas sektorean duen eragina edo garrantzia. Laburpenak aurkezteko epea 2021eko azaroaren 15ean bukatuko da.