Bilboko Portuko Agintaritzak Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesioko Departamentuko Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko Zuzendaritza Nagusiak sustatutako ‘Empresas al tren’ izeneko jardunaldi teknikoan parte hartuko du. Jardunaldia Iruñean egingo da gaur, irailaren 14an, asteartea, Europako Trenbide Urtearen barruan.
Topaketa profesional hau bi zatitan banatuko da. Lehenengoak trenbidearen onurak azpimarratuko ditu, eta 2050. urterako klimaren neutraltasuna lortzeko garraiobide jasangarri horren erabilera sustatuko du, Europako Itun Berdean ezartzen den bezala. Bigarren zatian, mahai-inguru bat egingo da salgaien trenbide-garraioaren erronkei buruz. Mahai-inguru horretan, hainbat operadorek eta Andima Ormaetxek, Portuko Agintaritzako eragiketa-, merkataritza- eta logistika-zuzendaria, trenbidearen erabileran duten esperientzia azalduko dute.
Bilboko Portua itsas garraioan liderra da Europako iparraldearekin eta Erresuma Batuarekin, eta Estatuko hirugarrena Estatuko trenbide-operazioetan, lehorreko portuen sare zabalarekin. Jarduera horri esker, errepideetatik milioi bat kamioi murriztu dira urtean, eta horrek emisioak eta deskarbonizazioa murrizten laguntzen du.
Aurten ere bere garraio intermodalaren eskaintza hobetu egin du, CMA CGM taldeko Containership-en eskutik, Noainen dagoen Terminal Intermodal de
Navarrarekin (TIN) lotzen duen asteko tren-garraioaren zerbitzu berria du.
Horrela, Bilboko Portutik Abroñigal, Arasur, Azuqueca, Bartzelona, Coslada, Jundiz, Noain, Nonduermas, Pancorbo, Sevilla, Sillon, Vicálvaro, Villafria eta Zaragozarekin trenbide-loturak daude.
“Empresas al tren” jardunaldiari buruzko informazio gehiago eta izen-ematea hemen