Bilboko Portuak asteazken honetan, irailaren 15ean, Artania gurutzaontzia jasoko du, Phoenix Reisen ontzi-enpresak pleitatuta eta A. Pérez y Cíak kontsignatuta. Pandemiak eragindako murrizketen ondoren, hamabost egunetan porturatzen den bigarren gurutzaontzia da, Euskadiko sektore askoren ekonomiarentzat hain garrantzitsua den turismoaren sektorea pixkanaka berreskuratzea lagunduz.
231 metroko luzera eta 900 bidaiarientzako tokia du, gehienak Alemaniatik etorriak. Artania goizeko 10:00etan porturatuko da Olatuan, Bilboko Portuak Getxon duen gurutzaontzien terminalean, Bremerhavenetik (Alemania) abiatu eta, Bilboko Portuan geldialdia egin baino lehen, Ingalaterrako Dover eta Portland eta El Ferroleko portuetatik igaro den ibilbidearen barruan.
Arratsaldeko 19:00etan, Artania gurutzaontzia Olatuatik abiatuko da berriro, Le Verdon, Bordele, eta Le Havre (Paris), Frantzian; Zeebruggera (Brujas), Belgikan; eta Rotterdamera, Herbehereetan, ondoren jatorrizko portura itzultzeko.
RC Tours turismo-enpresaren eskutik, bidaiariek hainbat txango egin ahal izango dituzte Bizkaiko lurretan, gehien eskatzen direnak Bilboko panoramika, Euskal Kostaldeko panoramika eta Gernika eta Bermeorako bisita direla.
Bilboko Portuak, abuztuaren 31ko gurutzaontziarekin gertatu zen bezala, bere instalazio guztiak gurutzaontzien eta langileen osasuna eta segurtasuna bermatzeko prestatu ditu. Hala, terminala burbuila bihurtuko da berriro, eta
nahitaez bete beharko dira ezarritako osasun-arau guztiak, hala nola, lurzoruan adierazitako ibilbideei jarraitzea, osasun-egonaldiak, maskara une oro eramateko betebeharra, gel hidroalkoholikoa erabiltzea, distantzia soziala mantentzea, etab.
Honela, ontzi-enpresak bidaia seguruak lortzeko ezartzen ari diren osasun-neurriak osatzen dira, Bilboko Portua Euskadiko sarrera/irteerako ate erakargarri eta segurua bihurtuz.