2021ko EAOei buruzko 2021-12-28ko 22/2021 Legearen bidez eguneratua. Indarrean sartzeko eguna: 2022-01-01
III Kapitulua. 5. Atala
- Ontziaren tasaren subjektu pasiboari fakturatzen zaio. (emakidan emandako atrakalekuetan, emakidadunari fakturatzen zaio).
- Eskala bakoitzean portuan atrakatzen duten itsasontzi guztiei kobratzen zaie, hondakinak biltzeko zerbitzua erabiltzen duten ala ez kontuan hartu gabe; eraikitzeko, konponketa handia egiteko edo desegiteko geldirik dauden itsasontziei ez zaie kobratzen. Eskubidea ematen du lurreko bilketa-sistemen bidez eta eskalaren lehenengo 7 egunetan portuko I. eremuan 73/78 Marpol Hitzarmenaren I. eranskineko hondakin likido guztiak eta V. eranskineko hondakin solido guztiak lehorreratzeko.IV. eta VI. eranskinetako hondakinak lehorreratzean, bai eta eskalaren 7. egunetik aurrerako lehorreratzeetan ere, itsasontziek zuzenean ordainduko diote zerbitzuaren hornitzaileari bildutako bolumenaren araberako tarifa.
Itsasontziek ezinbestean ordaindu behar dute hondakinak biltzeko tarifa finkoa portuan egiten duten eskala bakoitzean gehienez ere behin zazpi eguneko, 5) atalean jasotako hobari- eta salbuespen-kasuetan izan ezik. - Ontzi bati Bilboko Portuko eskala bakoitzean aplikatzen zaion tarifa finkoa oinarrizko zenbatekoaren (R1) eta koefiziente hauen arteko biderkaduraren emaitza izango da, ontziaren neurketa gordinaren (GT) unitateen arabera:
ONTZIAREN NEURRIA (GT) TARIFA FINKOA: a) Arteko itsasontziak 0 eta 2.500 GT = R1 X 1,50 b) Arteko itsasontziak 2.501 eta 25.000 GT = R1 X (6 x 10-4 x GT) c) Arteko itsasontziak 25.001 eta 100.000 GT = R1 X [(1,2 x 10-4 x GT) + 12] d) Gorako itsasontziak 100.000 GT-tik = R1 X 24,00 Bidaiari-ontziei dagokienez (ferryak, ro-paxak eta gurutzaontziak), hau gehitu behar zaio aurreko tarifari: oinarrizko zenbatekoa (R2) Eskala Adierazpen Bakarrean ageri den ontziko jende-kopuruaz biderkatzearen emaitza. Bidaiariak eta tripulazioa sartzen dira kopuru horretan.
(R1) oinarrizko zenbatekoa 80 € da, bidaiari-ontzietarako izan ezik (haientzat, 75 €); (R2) oinarrizko zenbatekoa, berriz, 0,25 €. Balio horiek aldatu egin ditzake Estatutako Aurrekontuen Lege Orokorrak edo, hala badagokio, horretarako onartzen den beste legeren batek, portu-sisteman zerbitzuaren kostuek duten bilakaeraren arabera.
1.05ko koefiziente zuzentzailea tarifa honen zenbatekoari ezarriko zaio. - Bilketa itsasotik egiten denean, tarifa finkoari % 25 gehitu behar zaio.
- HOBARIAK
- a) -% 20, itsasontziak hondakin-kantitate txikia sortzen duela jasotzen duen Itsas Administrazioaren ziurtagiria izaten badu.
- b) -% 50, itsasontziak eskala batean I. eranskineko hondakinik lehorreratzen ez badu eta Itsas Administrazioaren ziurtagiri baten bidez erakusten badu hondakin horiek aurrez lehorreratu dituela eta azken eskalako portuko tarifak ordaindu dituela.
- c) Zirkulazio erregularra duten itsasontziek, Itsas Administrazioaren ziurtagiri baten bidez erakusten badute plan bat dutela I. eta V. eranskineko hondakinak lehorreratzeko:
100 x ( 1 – 0,30/n-1) n (portu-kopurua) = 2
Hondakinak lehorreratzen diren eskalan, tarifa finkoaren zenbateko osoa ordaindu behar du. Nolanahi ere, itsasontzi horiek ez dituzte ordainduko zazpi egunetan behin baino gehiagotan eskala egiten duten portu bakoitzari dagozkien tarifak.
Itsasontziak V. eranskineko hondakin solidoen lehorreratzea soilik jasotzen duen plana badu, hobaria kasu horretarako ezarritakoari dagokionaren herena izango da; itsasontziak I. eranskineko hondakin likidoen lehorreratzea soilik jasotzen duen plana badu, hobaria bi heren izango da.