332 metroko luzerako ontzia 1.158 bidaiarirekin porturatuko da, eta bere bisitan Silver Whisper gurutzaontziarekin topo egingo du
Astebetean, Euskadik zazpi gurutzaontzi jasoko ditu, 25.000 lagunentzako lekua dutenak.
Inauguratu eta urtebetera, MSC Virtuosa gurutzaontzi ikusgarriak Bilboko Portua bisitatuko du. 332 metroko luzera du, eta MSC Cruceroseko bi ontzirik berritzaileenetako bat da.
Portuko Agintaritzak Getxon dituen instalazioetan lehorreratu da gurutzaontzia, 09:00etan. Ferroletik dator eta 1.158 bidaiari ditu, gehienak britainiarrak eta portugesak. 18:00etan abiatuko da. Southamptongo portu ingelesera joateko.
2.424 kamarote ditu, 6.000 bidaiari baino gehiago har ditzake eta energiari dagokionez eraginkorrenetakoa eta ingurumena gehien errespetatzen duen ontzietako bat da. Sufre-oxidoen (SOx) emisioak % 98 eta nitrogeno-oxidoen (NOx) emisioak % 90 murrizten dituen sistema du, teknologiarik aurreratuenei esker.
Bere ezaugarrien artean, munduko itsasoko merkataritza-eremu handiena du, 11 boutique eta 98 metroko LED kupula dituena. Gainera, MSC Virtuosak kasino bat, bost igerileku, ur-parke bat, gune termala duen spa bat, 1 formulako bi lasterketa-simulagailu eta saskibaloiko, futboleko eta boleiboleko pistak ditu. Bere antzerkiak 945 eserleku ditu, eta erakusketa bat ere badu, 60ko hamarkadako Pop Art mugimenduaren Andy Warhol eta Roy Lichtenstein artista garratzitsuen 11 artelan biltzen baititu.
Era berean, 10 jatetxe eta 21 taberna ditu aukeran, eta, beste bitxikeria bat bezala, munduko lehen zerbitzari robotiko humanoideak zaintzen duen taberna futurista ere badu.
MSC Cruceroseko zuzendari nagusiak, Fernando Pachecok, esan duenez, “guretzat plazera da MSC Virtuosari Bilboko lehen eskalan laguntzea. Oso leku berezia da Espainiako eta nazioarteko bidaiarientzat, kulturaz eta paisaia ikusgarriz betetako hiri baterako atea, eta horrekin harremanak estutzen eta etorkizunean lankidetzan jarduten jarraitzea espero dugu”.
Zazpi gurutzaldi astebetean
MSC Virtuosak kointziditu egin du gaur 190 metro luze da eta 261 bidaiari dituen Silver Cruiseko Silver Whisper gurutzaontziaren iritsierarekin. 12:30ean helduko da, Coruñatik zetorrela eta 23:00etan abiatuko da Bordelera joateko.
Atzo porturatu zen Celebrity Silhoutte gurutzaontzia, 315 metrokoa eta 2.530 bidaiarirekin. Datozen egunetan Bilboko Portuak beste lau gurutzaontzi jasoko ditu. Ostegunean, Princessko Emerald Princess, 289 metrokoa; larunbatean, RCCLko Celebrity Beyond ontzia, 306 metrokoa; eta igandean, Ponanteko L’AUSTRAL gurutzaontzia, 142 metrokoa; eta TUI Cruises-eko Mein Schiff 4, 280 metrokoa.
Zazpi gurutzaontzi horiek, guztira, 25.000 lagunentzako lekua dute.