Bilboko Portuak Getxon dituen instalazioek hiru gurutzaontzi jaso dituzte gaur: bi Carnival taldekoak eta bat MSC Cruceros-ekoa. Guztira, 5.000 bidaiari inguru dira, gehienak britainiarrak eta iparramerikarrak, eta 3.000 tripulatzaile baino gehiago.
Hiru gurutzaontzi horiek hauek dira: Princess-eko Enchanted Princess (Carnival taldea), 330 metrokoa, eta Seabourn Ovation, Seabourn konpainiarena (Carnival taldea), 221 metrokoa, biak ere Transcomak ordezkatuak; eta 332 metroko luzerako MSC Virtuosa, MSC Cruceros-en flotako bi handienetako bat, MSCk ordezkatua. Getxora itzuli da apirilaren 27an egin zuen lehen eskalaren ondoren, eta ekainaren 28an eta urriaren 19an itzuliko da.
Goizeko 7ak eta 8ak artean iritsi dira Euskadira, bakoitza portu batetik: Arroxela, Bordele eta Gijon. 16ak eta 18ak artean aurrera aterako dira Hendaiara bat eta Coruñara beste biak.
Bilboko Portuaren bidez aurten 80 gurutzaontzi inguru Euskadira iristea espero da. Orain arte 32 iritsi dira.