Silver Moon gurutzaontzia, Silversea ontzi-enpresakoa, atzo porturatu zen Bilboko Portuan, Bordeletik, eta bihar, larunbata, 14:00etan, abiatuko da Coruñara, Getxoko gurutzaontzien terminalean bi gau igaro ondoren. 213 metroko luzera du, eta Euskadi bisitatzen duen lehen aldia da. Ontzian 407 tripulatzaile eta 530 bidaiari doaz, hogei nazionalitate desberdinetakoak, ingelesak, kanadarrak eta australiarrak direla nagusi. Gaurko egunean, inguruan txangoak egiten ari dira bidaiariak.
Datorren denboraldian beste bi aldiz bisitatuko gaituztela iragarri dute, lehen geldialdiarekin gustura. Nabarmendu dute Bilboko Portuak, gainera, beste leku batzuekiko aldea markatzen duten xehetasunak eskaintzen dituela, hala nola, WiFi zerbitzua, shuttle zerbitzua eta informazio turistikoa terminalaren barruan.