Japoniako portu nagusia den Nagoyako Portuko ordezkaritza batek Bilboko Portua bisitatu du elkarren arteko harreman komertzialak estutzeko, euskal portuak eolikoen hub gisa duen lidergoan eta energia-trantsizioan garatzen ari den punta-puntako proiektuetan interesatua, hala nola kaiak elektrifikatzea, ontziek bere motorrak itzali ahal izan ditzaten emisioak eta zarata murrizteko.
Nagoyako Merkataritza eta Industria Ganberako Aholkulari seniorra, Jiro Takahashi jauna, eta Nagoyako Portuko Agintaritzako Presidenteorde exekutiboa, Yuji Kamata jauna, izan dira logistika, portu eta industria arloetako 30 pertsonak osatutako ordezkaritzaren buru. Bilboko Portuko Agintaritzako Eragiketak, Merkataritza eta Logistika Zuzendari Andima Ormaetxek Japoniako ordezkaritzari aurkeztu dizkio Bilboko Portuko zerbitzuak eta terminalak, eta nabarmendu du tren-intermodalitatearen kuota handia, dibertsifikazioa eta beste eremu batzuetatik bereizten duten industria-osagai handia. Ondoren, ordezkaritzak instalazioak bisitatu ditu.
Bisitaren ondoren, Nagoyako portuko ordezkariek adierazi zuten “Bilboko Portuan hartutako ingurumen-neurriak anbizio handikoak eta ikusgarriak dira. Deigarria da terminaletan pilatutako aerosorgailuen dorre eta palen kopurua, Portuak energia-trantsiziorako duen determinazioa erakusten baitu. Mundu osoko portuek elkarrekin landu behar dute berotze globala, eta, alde horretatik, Bilboko Portuarekin modu proaktiboan informazioa trukatzen jarraitzea espero dugu”.
Euskadiren eta Japoniaren arteko trukeak, energia-produktuak kenduta,
Espainiako eta Japoniako merkataritza osoaren % 21 dira. Bilboko Portuaren eta Japoniaren arteko trafikoak hazkunde handia izan zuen 2022an (+% 75), siderurgia-produktuen trafikoa handitu egin baitzen. Herrialde hori bosgarren lekuan dago Bilboko Portuko ohiko merkantzia orokorren trafikoetan.
Europarako bere negozio-misioan, Japoniako ordezkariek Antwerp-Bruges, Napoli eta Bartzelonako portuak ere bisitatu dituzte.