Transmodal 2023 – Logistika Intermodalaren XV. Foroa irailaren 21ean egingo da, garraio eta logistika intermodaleko adituen parte-hartzearekin.
Logistika Intermodalaren XV. Foroa irailaren 21ean, osteguna, egingo dute Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganberak eta Bilboko Portuko Agintaritzak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Sailaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Logistika-sektorerako erreferentziazko hitzorduetako baten edizio berri hau logistikaren erronkei eta etorkizunari buruz arituko da.
Foro hau, halaber, Bilboko Portuaren eta inguruko karga-enpresen arteko topagunea da. Bilboko Portuak Araban duen apustu intermodal irmoa Jundizen eta Arasurren egiten dituen jardueretan islatzen da. Izan ere, instalazio hauetan dituen tren-terminalei esker eragin-eremuko salgaiak taldekatu daitezke eta, ondoren, tren programatuetan bidal daiteke.
Arabako Ganberaren egoitzan egingo den Transmodal 2023ren irekiera-ekitaldian parte hartuko dute, besteak beste, Gregorio Rojo Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganberako presidenteak, Ricardo Barkala Bilboko Portuko Agintaritzako presidenteak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak.
Hizlarien artean, bertan izango dira, besteak beste: Andima Ormaetxe Bilboko Portuko Agintaritzako Eragiketa, Merkataritza eta Logistikako zuzendaria, Bilboko Portuko iraunkortasunari eta deskarbonizazioari buruz hitz egingo duena; Ramiro González Arabako Ahaldun Nagusia; Olaia
Arrieta Arabako Ganberako idazkari nagusia; Mari Lo Peris Logistika Foroaren sortzaileetako bat eta zuzendaria; María Luisa Melo Europako DHLko Gai Publikoen eta Erregulazioaren zuzendaria; Ana Sardón Mercedes-Benz España enpresako Inbound Logistics and International Supply managerra; Carmen Pellón Mercedes-Benz Vitoria lantegiko garraio-planifikatzailea; Gabino Diego Logistikaren Foroaren sortzailea eta zuzendari nagusia; Elena Collar EULEN Taldeko Zerbitzuen zuzendaria; eta ekitaldiaren enpresa babeslea den AON Iparraldeko Itsas zuzendaria, Beate Soia.