Bilboko Portuko komunitateak datorren asteazkenean, urriak 25, Cámarabilbao Enplegu Azokan hartuko du parte, Bizkaiko gazteei lan-merkatuan sartzen laguntzeko Bilboko Merkataritza Ganberak antolatutako jardunaldian.
Bilboko Portuko Agintaritzaren eta UniportBilbaoren – Bilboko Portua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko kluster elkartea – baterako standean parte-hartzaileek portuak eskaintzen duen lan-eskaintza zabala ezagutuko dute, 58.000 lanpostu inguru mantentzen dituen merkataritza-, logistika- eta industria-gunea eta Bizkaian hamar enplegutatik bat sortzen laguntzen duena. Gainera, parte-hartzaileek portuko komunitatearen lan-poltsan izena eman ahal izango dute ibilbide profesionalari ekiteko.
Bilboko Portuko komunitateak azoka horretan parte hartzearen helburua da talentu gazteak erakartzea, arku Atlantikoko zentro intermodal eta logistiko nagusikoa eta 32 milioi tonako kanpo-merkataritzako sarrera- eta irteera-atea den portu honen hazkunde jasangarriari lagundu diezaioten.
Era berean, Bizkaiko gazteek portuan eduki dezaketen hainbat lanbideren berri izatea lortu nahi da; besteak beste, zamaketariak, amarratzaileak, garraio-kudeatzaileak, kontsignatarioak, aduana-agenteak, garraiolariak, estekatzean adituak, ikuskatzaile sanitarioak, ingeniariak, abokatuak, ekonomialariak, merkataritza-teknikariak, mantentze-lanetako teknikariak, patroi eta portuzainak…