Befesa Valorización de Azufrek instalazio bat inauguratu du Bilboko itsas portuan, sufrea eta desulfurazio-prozesuetako beste hondakin batzuk oinarri hartuta azido sulfurikoa eta oleuma ekoizteko. Instalazio horrek energia elektrikoko kogenerazio-sistema bat izango du. Instalazioak 21.850 metro koadroko azalera du (AZ-1 kaian dago), eta 70 milioi euroko inbertsioa egin da eraikitzeko.
120.000 tona sufre tratatzeko eta 350.000 tona azido sulfuriko eta oleum sortzeko gaitasuna du instalazioak; alegia, urtean 90.000 megawatt inguruko energia elektrikoa sortzeko aukera emango du. Energia elektriko horretako 30.000 megawatt instalazioetan bertan kontsumituko dira, eta gainerakoak sareari salduko zaizkio.