Ricardo Barkala Bilboko Portuko Agintaritzako presidenteak mahai-inguru batean parte hartuko du, portuek enpresen nazioartekotzean duten rol estrategikoari buruz
Otsailaren 28an eta 29an, Bilboko Portuko Agintaritzak Madrilgo Cibeles Jauregian egingo den IMEX azokan, Espainiako nazioarteko negozio-azoka eta kanpo-merkataritza nagusian, parte hartuko du enpresei nazioartekotzen laguntzeko eskaintzen dituen zerbitzuak inportatzaileei eta esportatzaileei hurbiltzeko.
Zehazki, Bilboko Portua eta lanbidearteko topaketa honen erakusketa-eremuan egongo dira, stand batekin (L-41). Stand horren bidez, nazioarteko merkatuetara sartzeko eskaintzen diren garraio multimodaleko zerbitzuei buruzko informazioa emango die Madrilgo enpresa esportatzaileei.
Halaber, Ricardo Barkala Portuko Agintaritzako presidenteak ‘Portuen zeregina enpresen nazioartekotzean’ mahai-inguruan parte hartuko du otsailaren 28an (asteazkena), 10:30etik aurrera. Mahai-inguru hori negozioen nazioartekotzean portuek duten funtsezko zereginaren ingurukoa izango da. Barkalak itsas
garraioaren etorkizunari buruzko Bilboko Portuaren ikuspegia emango du, ingurune aldakor batean, non karbono-aztarna murriztea kate logistikoen lehiakortasun-faktorea baita.
Moneda Única aldizkariak antolatuta, IMEXek 50 hitzaldi eta mahai-inguru baino gehiago hartzen ditu, ETEen lehiakortasuna hobetzeko eta enpresen nazioartekotzea sustatzeko.