Txinako Yantai-ko eta Shandong-eko portuetako delegazio batek, Nordex Accionaren ordezkariekin batera, Bilboko Portuko instalazioak eta Consignaciones Toro y Betolaza terminala bisitatu ditu, sektore eolikoari eskaintzen dizkiogun eragiketak eta zerbitzuak ezagutzeko.
Delegazioa Portuko Agintaritzan jaso du gure Eragiketa-, Merkataritza- eta Logistika-zuzendariak, Andima Ormaetxek. Topaketan, Bilboko Portuko Komunitate Logistikoak osagai eolikoen trafikoan eta horiek biltegiratzeko eta/edo fabrikatzeko erabilitako azaleran duen espezializazioa erakutsi da.