Itsas sektorearekin lotutako dozena bat erakunde eta elkarte Bilboko Portuko Itsasoko Jendearen Ongizate Batzordea osatu dute, kolektibo horren bizi-baldintzak hobetzen laguntzeko, hala, eta ahal den neurrian, pertsona horiek Portu horretan dauden bitartean izan ditzaketen deserrotze- eta bakardade-sentsazioa eta giza arazoak arintzeko.
Batzorde hori Bilboko Portuko Agintaritzaren ekimenez sortu da, eta 2006ko Itsas Lanari buruzko Hitzarmenaren gomendioen esparruan eratu zen, itsasoko jendeari zuzendutako lehorreko zerbitzuei dagokienez, bai eta ezagutzaren, sarbidearen eta erabileraren baldintzei dagokienez ere.
Honako hauek osatzen dute, Bilboko Portuko Agintaritzarekin batera: Itsasoko Apostolutza – Stella Maris, Bilboko Itsas Kapitaintza, Itsasoko Gizarte Institutua, Itsasontzien Kontsignatarioen eta Zamaketarien Elkartea, Espainiako Ontzi-jabeen Elkartea (ANAVE), Euskal Ontzi-jabeen Elkartea (ANAVAS), International Transport Workers (ITF), Portuko Gidarien Korporazioa, Merkataritzako Marinako Kapitainen Elkartea eta Itsas Ingeniari eta Makinisten Elkarte Profesionala.
Bere jardueren artean, honako konpromiso hauek hartzen dituzte beren gain, batera eta bakoitzaren eskumenen esparruan: Bilboko Portuan lehorreratzen den itsasoko jendearen ongizatearekiko kezka, giza eta gizarte-ikuspegitik; giza eta gizarte-arloko arazoak planteatzea eta eztabaidatzea, aztertzea eta konponbideak proposatzea; erakunde eta organismoen arteko lankidetza sustatzea;