Eusko Jaurlaritzak zenbait laguntza-programa onartu ditu garraio-sektorerako, alderdi hauek sustatzearren: enpresen kontzentrazioa, merkantzien garraio konbinatua, teknologia berriak, enpresen bategitea eta, azkenik, kalitatea eta ingurumena kudeatzeko sistemen erabilera. Laguntzen aurrekontua, guztira, 910.000 eurokoa da.
Eskariak aurkezteko epea hilabetekoa da, irailaren 24tik aurrera. Egun horretan argitaratuko da agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.