Euskal Herriko Itsas Administrazioko Eskolak omenaldia egin dio Javier San José Amézagari,
Recuerdos y experiencias de una vida profesional en el sector naviero (Ontzi-sektoreko ibilbide profesional bateko oroitzapenak eta esperientziak) liburua aurkeztu ekitaldian. Javier San Josék idatzia da liburua, eta Eusko Jaurlaritzak argitaratu du.
Itsas Administrazioko Eskolak (Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herrilan eta Garraio Saileko Portuak eta Itsas Gaiak Zuzendaritzaren mendekoa) orain 30 urte ekin zion Itsas eta Portu Enpresen Kudeaketa eta Itsas Zuzenbidea masterra emateari, Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean.