Hamar biltegi balioaniztun ditu erakunde horrek Bilboko Portuaren kaian bertan; guztira, 27.200 metro koadro.
2011n, 210.455 tona merkantzia sartu ziren instalazio horietan, eta 189.373 tona atera ziren. Merkantzien % 61 solteko salgai solidoak izan ziren; % 20, merkantzia orokorra; eta gainerako % 19a, solteko salgai likidoak. Merkantzia nagusiei dagokienez, burdin lingotea izan zen lehena sarreren zerrendan. Hazkunde handia izan zuen: % 41ekoa. Bigarrena, berriz, burdinazkoak ez diren metalak izan ziren, eta haiek ere hazkunde handia izan zuten: % 56koa.
EBtik kanpoko Europako herrialdeetako merkantziak sarrera guztien % 54 izan ziren; ondoren, EBko, Afrikako eta Ameriketako merkantziak.
Maiatzean, Zerga Agentziak babes eta
segurtasuneko Eragile Ekonomiko Baimendua (EEB) akreditazioa eman zion Gordailuari, eta, hala, akreditazio hori duen Espainiako lehen gordailu zabala bihurtu zen. Halaber, totxoa eta burdinazkoak ez diren metalak entregatzeko London Metal Exchange-ren (LME) akreditazioa du Gordailuak.